Egunon guztioi berriz ere! Gaurkoan, kurtso amaiera dela eta irakasleak eskatutako azken sarrera hau egitera nator. Bertan, kurtsoan zehar ikusitako gaiak eta argitaratutako sarrerak errepasatuko ditut eta haietara zuzenean joateko aukera emango dizuet.
Hasi aurretik, nire burua aurkeztu nahiko nuke. Izan ere, agian nire bloga irakurtzen aritu zareten askok oraindik ez nauzute ezagutzen. Ni Ane Oyarzabal naiz, 18 urteko nexka Oiartzuarra. Oraintxe bertan, Haur Hezkuntzako 1. maila bukatzen ari naiz Donostian, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV).
Bigarren lauhileko honetako ikasgai bat izan da DIDAKTIKA OROKORRA, eta bertan egin dugun guztia blog honetan txertatzen saiatu naiz, zuek ikusi ahal izateko. Esan bezala, laburpentxo bat eskaintzea da sarrera honen helburua eta ikasgaiaren nondik norakoak azaltzea.
Lehenik eta behin, kurtso hasieran egin genuen lehenengo sarrera ESKOLA BIZIPENENAK izan zen. Bertan, bakoitzak 10 argazki aukeratu (gu txikitan agertzen garenak, materiala, jostailuak, lekuak, pertsonak…) eta horiek deskribatuz, gure haurtzaroko hausnarketa eta gogoeta bat egin genituen, blogean denekin partekatuz.
Jarraian, Begoñarekin egindako saio teorikoetan, curriculumaren inguruan solasean aritu ginen. Horrekin, hurrengo bi sarrerak atera ziren; lehena, ARGAZKI batzuez baliatuz hezkuntza eta curriculumaren inguruko hausnarketa izan zen, argazki bakoitza ulertzen genuen moduan eta transmititzen zigunaren arabera. Bestea, argazkien modukoa izan zen baina oraingoan ESALDIEKIN; hauekin ere gure hezkuntza-sistemaren inguruko gogoeta eginez.
Curriculuma eta hezkuntzako legean ikasten jarraitzeko, HEZIBERRIren txanda iritsi zen. Oraingoan, Aingeruk modu “praktiko” batean emateko, bakoitzak dokumentua irakurtzeko eta lehen aipatutako eskola bizipenekin lotzeko eskatu zigun; gure haurtzaroko eskola gaur egungoarekin alderatuz, ondorio batzuetara iristeko asmoz.
Kurtso guztian zehar, hezkuntza sisteman garrantzia duen curriculuma askotan aipatu dugu. Sarrera honetan, curriculumaren nondik norakoak iada ezagututa, ZEHAZTAPEN MAILAK ezagutu genituen, maila ezberdinak alderatuz.
HAUR HEZKUNTZAKO PRINTZIPIO METODOLOGIKOAK da hurrengoa. Honi esker, globalizazioa eta ikasketa esanguratsua ikasi ditugu. Horretarako, hainbat testu zeudenez, talde bakoitzari bat atxikitu zitzaion. Irakurri ondoren, ideia nagusiak atera eta gelakideen aurrean azaldu genituen aurkezpen txiki bat eginez.
Kurtsoa aurrera joan ahala, metodologietan barneratuz joan gara. Horiekin 3 sarrera egin ditugu; lehena, PROIEKTUEN BIDEZKO IKASKUNTZA edo metodologian oinarritzen da, Begoñak eta Aingeruk emandako saio bateko hausnarketekin egina.
Bigarrena, berriz, TXOKOEN BIDEZKO-an oinarritzen da eta hau ere aurrekoaren antzera azaldu ziguten. Azkenik, bi metodologia horiez gain, DECROLY eta TAILERREN bidezkoak ikusi genituen, eta lauen arteko alderaketa eginez hirugarren sarrera HAU argitaratu genuen.
Kurtsoa aurrera joan ahala, metodologietan barneratuz joan gara. Horiekin 3 sarrera egin ditugu; lehena, PROIEKTUEN BIDEZKO IKASKUNTZA edo metodologian oinarritzen da, Begoñak eta Aingeruk emandako saio bateko hausnarketekin egina.
Bigarrena, berriz, TXOKOEN BIDEZKO-an oinarritzen da eta hau ere aurrekoaren antzera azaldu ziguten. Azkenik, bi metodologia horiez gain, DECROLY eta TAILERREN bidezkoak ikusi genituen, eta lauen arteko alderaketa eginez hirugarren sarrera HAU argitaratu genuen.
Aipatu dugun bezala, CURRICULUMA kurtso guztian zehar landu dugun gaia izan da. Horregatik, kurtso amaieran, sarrera honetan, Curriculumaren inguruan zehaztapen batzuk egitea bururatu zitzaigun, definituz eta mota ezberdinak deskribatuz.
Amaitzeko, lauhileko honetan egin dugun azken lana Unitate Didaktiko bat sortzea izan da. Talde bakoitzak bere egin du eta azken astean, aurkezpenak egin genituen klasean. Gure kasuan, emozioei buruzkoa izan da eta sarrera HONETAN lana ikusgai ipini dugu.
Hauek izan dira Aingeru irakasleak zuzenduta egin behar izan ditugun lanak eta horiekin lotutako sarrerak. Amaitutzat emateko, eskerrak eman nire bloga jarraitu duzuten guztioi eta irakurtzen airtu zaretenoi !