Otsailaren 19ko klasean, Didaktika Orokorreko saioan Curriculumaren inguruan aritu ginen berriz ere; baina oraingoan, hainbat zehaztapen maila ikusi genituen. Horiek guztiak hobeto ulertzeko eta laburtzeko asmotan taula bat bete genuen eta ahal izanez gero, maila bakoitzaren adibide bana ipini genituen.
Aldez aurretik, Curriculuma zer den aipatzea egokia iruditzen zait. Hezkuntzan, curriculuma ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da. Batzuen iritziz, curriculuma hezkuntza-prozesua guztiz zehazten duen agiria da (zer, nola eta noiz irakatsi eta ebaluatu); beste batzuen iritziz, berriz, modu orokorrago batez curriculuma eskolak eskaintzen dituzn ikaskuntza-esperientzia guztien multzoa da, agirian zehaztuta ez badaude ere, curriculum ezkutu bat osatuz. Bi motatako Curriculuma dagoela esan dezakegu, irekia edo itxia. Lehenak, helburu orokorrak bakarrik jasotzen ditu eta ikaskuntzaren uniformetasunari uko eginez, hezkuntza-egoera bakoitzera egokitzen da, emaitzei garantzia emanez eta ebaluazio jarraitu bati jarraituz. Curriculum itxiak, aldiz, aurrez ezarritako helburu, edukin eta bitartekoak biltzen ditu, modu homogeneo batez eta programa zehatz eta aldaezin batekin.
Jarraian txertatzen dizuet Curriculumaren zehaztapen mailen inguruko dokumentua eta bertan dituzuten "link"-etan klikatzeko aukera ere baduzue.
Mila esker zuen arretagatik!
No hay comentarios:
Publicar un comentario